Gaztelagunaren kanpainaren aurkezpena

Datorren ostegunean, hilaren 13an, GAZTELAGUNA kanpaina berriaren aurkezpena egingo dugu. "Bilatzen da" izena jarri diogu kanpainari, izan ere, gazte ausarta eta motibatuen bila gabiltza GAZTELAGUNA sarea osatzeko!!


Kanpaina iragartzeko prestatu dugun bideoaz gain, gaztelagun talde batekin grabatutako bideo informatibo laburra ere proiektatuko dugu. Eta ostean, SEI URTE musika taldearen zuzenekoa izango da GORA tabernan, iluntzeko 20.30etatik aurrera.









 



Ekitaldian ere Hirinet.net atariak bloGazte lehiaketaren sari banaketa egingo du.

       
ZER? GAZTELAGUNA kanpaina berriaren aurkezpena
       
NON? GORA tabernan (San Frantzisko Xabier kantoia)
       
NOIZ? MARTXOAren 13an, ostegunean, 20.30ean