Kakiturriko hirugarren afaria!

Eta, dagoneko, hirugarren afaria iritsi zaigu! Kakiturri elkarte gastronomikoko lagunek mintzalagunoi ateak zabaldu zizkiguten iazkoa abenduan eta, zintzo-zintzo 15 lagunentzako afaria eskaintzen digute. 

Aurreko bi hitzorduetan kale egin zenuela??? Lasai! Martxoan ere aukera izango duzu bertso-giroan eta kantuan euskaraz goxo-goxo afaltzeko.

Urtarrilean afaltzen egon ziren lagunek ederto pasa zuten eta horren lekuko dugu bidalitako "Afariaren kronika"









  • Noiz? MARTXOAren 28an, ostiralean, 20.30ean (*afaria 21.30ean hasiko da, aurretik sukaldatzeko eta tertulian aritzeko tartea izango dugu)
  • Non? KAKITURRI elkartean. Elizalde, 25. EHARI. Ikusi mapa 
  • Afariaren prezioa 15 eurokoa da, egunean bertan ordainduko da. 
  • Autobusez joateko aukera:  
    • Joateko L7 linea (Borinbizkarra – Salburua) INFO+ 
    • Bueltarako (GAUTXORI 4  - Sansomendi / Lakua)   23.00etatik aurrrera ordu erdiro. INFO +

IZENA EMATEKO 

  • Bidali mezu bat kakiturrikoafariak@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.  
  • Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko. 
  • Gehienez 15 lagunentzako lekua dago.
Izena emateko AZKEN EGUNA martxoaren 26a izango da