'Aho bete hitz' saio gastronomikoak


Bai, Gasteiz hiriburu gastronomikoa izendatu dute aurten, baina Gasteizko Mintzalagunak aspaldi aurrekariak finkatu zituela gure inguruko bazterretan. Aurreko bi urte hauetan GEU Txef-ek zuzendutako sukaldaritza saioak ditugu horren seinale. Arrakasta handiko ikastaroak izan dira orain artekoak, guzti-guztietan hainbat lagun lekurik gabe geratu dira eta!




Ondo jan eta edan gustatzen zaigulako, hirugarren urte honetako sukaldaritza saioa osatu egin nahi izan dugu eta, bidez batez, zerbait berezia eskaini. Horregatik, pack gastronomiko oso bat eskaini nahi dizuegu: sukaldatzen ikasteko eta disfrutatzeko hiru saio, pizza ikastaroa eta ardo eta txakolina dastatzea.







Martxoaren 18a, asteartea: Sukaldaritza saioa

         Barazki milhorria + postre sorpresa


Martxoaren 20a, osteguna: Ardo eta Txakolina dastatzea

         Mikel Garaizabal enólogo eta sommelierrarekin

Martxoaren 26a, asteazkena: Pizza ikastaroa

         Txema Pascual Artepaneko okinarekin
BETETA

Martxoaren 31a, astelehena: Sukaldaritza saioa

         Sushia eta tenpura + postre sorpresa

Apirilaren 10a, osteguna: Sukaldaritza saioa

         Pasta freskoa + postre sorpresa


OHARRAK:

*Lekua mugatua denez, bakoitzak saio bakarrean eman dezake izena

**Saio guztiak 19.30ean hasiko dira

***Sukaldaritza saioak eta ardo eta txakolina dastatzea Errexala elkartean izango dira Aiztogile kalea, 62)

****Pizza ikastaroa Salburuko Artepan okindegian egingo da (Salburuko bulebarra, 15)


IZENA EMATEKO:
 
Bidali mezu bat zure izen-abizenak, telefonoa eta zein saiotan parte hartu nahi duzun zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera.

Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua daukazun baieztatzeko eta ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakiarekin.