GEUrekin mendirako lagunekin batera irteera berezia prestatu dugu datorren martxoaren 16rako. Batez ere, gurasolaguna programan parte hartzen duzuen guztioi familia irteera bat proposatu nahi dizuegu!
Seme-alabekin mendira joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu eta horretarako ibilbide oso erraza aukeratu dugu! AntoƱatik irten eta Aguake ur-jauzira abiatuko gara, Sabando ibaiaren ibilbidea jarraituz. Bideak ez dauka zailtasunik, ezta aldapa malkartsurik ere ez. Umeekin giro euskaldunean naturaz disfrutatzeko aukera paregabea duzue!
Noiz? MARTXOAren 16an, igandea. 09.30ean
Non? Mendizorrotzako aparkalekuan elkartuko gara. Beti-Alai frontoiaren parean.
*Hurbiltzen den jendearen arabera kotxeak antolatuko ditugu.
Izena emateko:
Idatzi mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, telefonoa, familiako zenbat kide etorriko zareten eta kotxea eramateko aukera duzun zehaztuz.
OHARRA: Ez ahaztu hamaiketakoa!!! ;-)
