Edozein dela plana... Mintzalagunak beti euskaraz disfrutatzen!

Hauxe da Aldapa tabernan elkartzen den taldeak igorri digun mezua eta argazkia. Asteroko hitzorduaz gain, oso ohikoa izaten da mintzalagun taldeak bere kabuz bestelako planak egitea. Afariak, kasu. Mintzalagunen artean sortzen den giro ona eta harreman estuaren erakusle ditugu honelako planak!




Segi horren ondo pasatzen eta, batez ere, euskaraz disfrutatzen!!

Mintzaaldapa mintzalagun taldeak bidalitako mezua:

"Mintzaaldapa mintzalagun taldekoen afaria egin genuen otsailaren 21ean Aiztogile kaleko Erdizka tabernan. Ikusten denez, gonbidatuak ere izan genituen. Afaria primerakoa izan zen eta parranda giro ederrean ordu txikitara arte luzatu zen. Taberna euskaltzaleei propaganda egin behar zaienez, esan dezagun Erdizkan zerbitzua bai ahoz eta bai idatziz (karta) euskaraz ematen dutela"