Bisita gidatua: “Josef erregearen ekipajea”


“Josef erregearen ekipajea” erakusketak, Euskal Herrian nahiz Espainian 1808 eta 1813 artean, frantsesen inbasioaren garaian, ondare artistiko eta kulturalarekin gertatu zen arpilatze eta espoliazioen historia azaltzen du.

Josef I Erregearen agintaldian (Napoleon Bonaparteren anaia berau), harrapatuak edo suntsituak izan zirelako, ehunka pintura, eskultura, liburu, agiri… desagertu ziren. Kultura unibertsalaren maisulantzat hartu izan diren lan horietako batzuk, “Josef erregearen ekipaje” famatuan zihoazen, 1813ko ekainaren 21ean Gasteizen harrapatu zutenean. Horietako asko, gasteiztar bati esker berreskuratu ziren beranduago, Miguel Ricardo de Álavari esker.



Mintzalagunentzako bisita gidatuak


Noiz? Otsailaren 18an, asteartea, 18.30ean (beteta)
          Otsailaren 19an, asteazkena, 10.30ean

Non? Arabako Probintzia – Artxibo Historikoa. Zumakadi ibilbidea.

Izena emateko: Idatzi mezu bat zure izen-abizenak, telefonoa eta bisita gidatua zein egunetan egin nahi duzun zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera.

Bisita doakoa da