Gasteizko mintzalagunoi
ere TXOTX garaia heldu zaigu!! Arabako sagardoa gustoko dugu (baita gipuzkoarra
ere, noski!), hori dela eta, aurten, Aramaioko Iturrieta sagardotegira irteera
antolatu dugu.
Baina, martxoaren 22an,
dena ez da sagardoa izango, gure herrialdeko lurrek emandako fruituaren edabe
magikoa dastatzeaz gain, Zuia pixkat gehiago ezagutzeko aprobetxatuko dugu.
Bisita gidatu baten bitartez, bazkalaurretik gure burua jantziko dugu.
Hauxe izango da, beraz,
eguneko plana:
Noiz: Martxoaren 22an, larunbata.
Autobusa: 11.00etan hartuko dugu
Gasteizen. 19.00ak aldera egingo dugu buelta.
Bisita gidatua: Ordu eta erdiko bisita
gidatua Legutio eta Aramaiotik.
Sagardotegiko menua:
•
Txorizu
sagardotan
•
Makailau
tortila
•
Makailau
takoak piperrekin
•
Txuletoia
•
Idiazabal,
etxeko menbriloa eta intxaurrak
•
Sagardoa
Prezioa: 40 euro
Izena emateko: Idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera
Izena emateko: Idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera
