Gurasolaguna indartzeko kanpaina


Mintzapraktika lantzeko ikastetxe bereko gurasoak biltzen dituen egitasmoa da gurasolaguna. Egun, 20 ikastetxek hartzen dute parte Gasteizko Mintzalagunaren aldaera honetan.

Kasu gehienetan, ordutegi arazoak tarteko, ikastetxe ezberdinetako amatxo eta aitatxoak nahastu behar izan ditugu. Baina badira talde propioak ere. Filosofia horri eutsi nahi diogu eta, horregatik, Ibaiondo, Toki Eder, Armentia, Olabide, Zabalgana ,  Odon de Apraiz, Barrutia, Sagrado Corazón – Karmelitas eta Miguel de Unamuno ikastetxeetan kanpaina berezi bat jarri dugu martxan!

Gurasolaguna egitasmoa indartu nahi dugu ikastetxe hauetan, hau da, bertako gurasoek osatutako talde propio berriak sortu nahi ditugu.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!