Gasteizko euskaltzaleak martxan!!

Gasteizen euskararen alde zure harri koskorra jarri nahi al duzu? GEU elkarteko lagunok hiru proiektu ditugu esku artean, eta egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. 


Hiru proiektu hauen berri emateko, bilera irekia antolatu dugu:

NOIZ? Urtarrilaren 17an, ostirala, 18.00etan 
NON? ALDABE gizartea etxean (askotariko gelan) 
ZER? Hiru proiektuen aurkezpen laburra (Aldizkari berria, Euskaralagunak eta Hirinet FM) eta egitasmo horietako batean, bitan ala hiruretan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen eta elkarteen arteko dinamikak. 
NOR JOAN DAITEKE? Nola ez, edozein adin, jatorri, aukera politiko, ikasketa eta lanbideko pertsonak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Noski, ez da beharrezkoa GEU elkarteko bazkide izatea (bazkide egin nahi izanez gero,  egin klik hemen; 25€ urtean).


Etortzera animatzen bazara ala ezin baduzu etorri eta informazioa jasotzen jarraitu nahi baduzu, eman izena mesedez orrialde honetan, GEU elkarteko kideok hau guztia hobeto prestatu ahal izan dezagun. Zuk ezin baduzu parte hartu baina interesa izan dezaketen gasteiztarrak ezagutzen baldin badituzu, mesedez mezu hau zabaltzen lagundu.

Guztion artean Gasteizen euskarari bultzada emango diogu!