Jolas eta abestiek
haurren garapenean eta euskararen normalizazioan duten garrantzia adieraztea
eta euskaraz jolastuz gozatzea izango da ekintza honen helburua. Modu honetan,
familian euskarazko harremana indartu eta euskararen transmisioa bultzatuko
dugu.
Urtxintxa eskolak, GEU elkarteak eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako
ekintza honetan errutina jolasak, esku jolasak, gorputzaren kontzientzia
hartzeko jolasak, asmakizun jolasak, kulunkatzeko jolasak, korru jolasak,
abestiak eta dantzak… eta askoz ere gauza gehiago izango dira!
NOIZ? Ikastaroa bi saioz osatuta dago:
- Otsailaren 8an, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek bakarrik hartuko dute parte)
- Otsailaren 15ean, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek umeekin batera hartuko dute parte; 3 eta 8 urte bitarteko haurrak)
NON? Landazuri kiroldegiko kantxa (kaleko oinetakoekin ezin da sartu. Ortozik edo
kirola egiteko zapatilak eraman beharko dira)
Izena emateko:
Bidali mezu bat zure izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuz
zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera. Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko.
*Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 7
GURASOLAGUNENTZAKO EKINTZA
Urtarrilean abiatu dugun Gurasolaguna egitasmoa indartzeko asmoz abiatutako kanpaina bereziari bukaera emateko gurasoei eta umeei zuzendutako ekintza osagarri propio gisa antolatu dugu ekintza hau. Hala ere, ez dago gurasolagunei mugatuta eta interesa izan dezakeen edozeinek har dezake parte.