Euskal tribiala, erakutsi zuen trebezia eta jakinduria!!

Historia, zientzia, kultura, ingurumena... erakutsi zuen trebezia eta jakinduria euskal tribialean! Gaztatxo gehien lortzen dituen taldeak saria eskuratuko du.

Beste mintzalagun taldeak aho bete hortz utzi nahi dituzuela? Hauxe duzue momentua, pike sanoa onartzen da!!

Hori bai, guztiz DEBEKATUTA egongo da erantzunak zuen smartphonetan bilatzea (ez, ez, ez... tranparik ez!)

Noiz? URTARRILAren 21ean, asteartean, 20.00etan

Non? Man on the moon tabernan (Manuel Iradier, 7)

*Taldeak momentuan bertan antolatuko dira. Zure mintzalagunak joaten ez badira ere, anima zaitez, tabernan bertan zurekin jolasteko prest dagoen norbait topatuko duzu eta!