Oraindik ez duzula 'Badu, bada' erakusketa bisitatu??

GEU elkarteko bazkideentzat eta mintzalagunentzat propio bisita gidatua antolatu dugu. 'Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketa gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.
Noiz?  Urtarrilaren 8an, asteazkenean, 18.00etan
Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean

Izena-emateko: idatzi mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta.

Informazio gehiago: www.badubada.com