Mintzalaguna izatearen abantailak

Herritmo emanaldirako sarrerak
 %50 deskontuarekin




Dantza, musika, kantua eta herri-kirolak eszenaratzen dituen ikuskizuna da Herritmo. Oreka TX musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egindute erronka berri honetan.

  • Noiz? Abenduaren 18a, asteazkena. 20.30ean
  • Non? Principal Antzokian
  • Sarrera: 6 € (%50 deskontua eginda), 2en. anfiteatroan
Sarrerak deskontuarekin erosteko:

  • Bidali mezu bat naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: ABENDUAK 13, ostirala)
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
 
Ikuskizunaren informazio gehiago