"Seme-alabei euskara eroso eta gustura eskeintzeko aholkuak" Badu, Bada erakusketan

Maitatu bada, bizia badu, ikasten bada, komunikabiderik badu, itzuli bada, aitormenik badu, defendatzen bada, babesik badu, beharrezkoa bada, lurralderik badu, erakargarria bada, hiztunik badu...horrela aurkezten du "Badu, Bada" erakusketak euskara hizkuntza mundura. Baina badu transmisiorik euskarak? Guk ere badugu hizkuntza hurrengoei transmititzerik? Hori da hain zuzen ere, hurrengo azaroaren 23an , larunbatean, goizeko 11:00etan gurasoei zuzendutako gurasolagun saio berezian jorratuko den gaia. Bertan, musika, telebista eta zinemagintzan ibilia den IƱaki Eizmendi andoindarraren eskutik, seme alabei euskara eroso eta gustura eskeintzeari buruzko solasaldiarekin gozatzeko eta ikasteko aukera izango dugu. Akaso ondorengoei gure hizkuntza jarauntsitzeko ideiak hartuz, Koldo Mitxelenak behin esandako "egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria" esaldiaren zati bihurtu gaitezke. Animatzen?

NOIZ? AZAROAren 23an, larubatean, goizeko 11:00etan.
NON? IGNACIO ALDEKOA liburutegian, Florida parkean.