Joan den apirilean, Euskal Herriko hainbat txokotatik joandako 50 bat
mintzalagun Etxalarko Mokorreko Borda baserrian elkartu ziren. Egindako bi topaketen helburua, herri desberdinetako mintzalagunak harremanetan jartzea izan zen, gainontzekoen errealitatea ezagutu eta lagun berriak egiteaz gain, euskaraz gozatzeko aukera izanik. Horretarako, hainbat ekintza egin zituzten, hala nola ibilaldiak, sukaldaritza eta masaje tailerrak, herriko etxeen historia ezagutu, kantugintza eta abar.
Batek baino gehiagok esaten zuen
errepikatzeko moduko plana zela... eta hementxe daukagu aukera!
Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek antolatutako egonaldia:
- Abenduaren 6tik 8ra
Euskaraz aritu eta bizitzeko gogoa daukan edozein izango da ongi etorria barnetegian. Hiru eguneko egonaldia 105€ baino ez dira, lotarako tokia, otorduak eta ekintzak barne.
- Jarri zuzenean antolatzaileekin harremanetan ( etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582 telefono zenbakia (Jone))