Mikologia ikastaro laburra

Onddoak eta perretxikoak aztertzen dituen zientzia da mikologia. 
Mundu honen inguruko zalantza batzuk argitu eta onddo zein perretxikoak ezagutzen hasteko lehenengo hastapena izan daiteke.

Amanita hitza entzun eta perretxiko pozointsuak datorzkigu burura, baita hilkorrak ere (amanita phalloides, kasu). Baina, ba al zenekien amaniten artean oso preziatuak diren perretxikoak ere badirela? Adibidez, amanita caesarea edo gorringoa.

Gure inguruan dauden onddo eta perretxiko ohikoenak zeintzuk diren eta horiek ezberdintzeko hastapen batzuk jaso nahi badituzu... hauxe da sasoia! Ezin duzu ikastaro labur hau galdu!

NOIZ? AZAROAren 27an, asteazkenean, 19.00etan

NON? OASIS taberna (Olagibel 54)

Hizlaria: Igor Alberdi (mikologian aditua)

Gasteizko Mintzalagunak antolatuta 'Mintzalagun taberna' ekimenaren baitan



Eskerrik asko Igor eskainitako mikologia hitzaldi interesgarriagaitik! 
Orain bai, jakin badakigu, badirela hilkorrak ez diren Amanitak ere, eta hauek eta beste batzuk hartzera joan nahi izatekotan, kopuru mugatua eta egunean zehar izan behar duela. Hainbat truku ere ikasi genituen Euskal Herriko perretxiko ezberdinak dezberdintzeko!
Eskerrik asko eta hurrengo arte!