2012ko udan bizikletak hartu eta
Pakistanera hegan egin zuten Joseba Aizpuruk eta Koldo Zubizarretak Kaxmirreko Karakorum Highway errepide
izugarrian eta honen inguruko bailaretan pedalei eragiteko asmoarekin.
"Bidearen gogortasuna naturaren handitasunak leundu zuen: 7.000 metrotik
gorako menditzarrak, izotzezko glaziar erraldoiak, bailara magikoak...
eta jende zoragarria". Esperientzia "ahaztezina", halaxe deskribatzen dute gure protagonistek.
Bidaia horretan bizitako esperientzia guztiak mintzalagunekin konpartitu nahi dituzte Josebak eta Koldok. Horretarako, ikus-entzunezko emanalditxo bat eskainiko digute datorren astelehenean. Galduko duzu?
NOIZ? AZAROAren 18an, astelehenean, 20.00etan
NON? HALA BEDI TABERNAN (Aiztogile 98)
Eskerrik asko Koldo eta Joseba zuen esperientzia bizia eta ederra gurekin partekatzeagaitik! Benetako plazerra izan zen esperientzia argazkiekin disfrutatzea, baina batez ere, zuen hitzekin lagunduta, Karakorum errepide erraldoi horretan bizitako deitaile txikien berri izatea...eskerrik asko ta hurrengo arte!