Arabako Mintza Eguna

Arabako mintzalagunen topaketa izatez gain, euskaldunon jai-egun parte-hartzailea nahi du izan Arabako Mintza Egunak. Hainbat jolas eta lehiaketa antolatuko dira eta nola ez kantu-bira eta erromeria ez dira faltako. Eta eguna behar bezala amaitzeko txarangarekin dantzatzeko aukera izango dugu!!

Noiz? URRIAren 19an, larunbatean, 11.00etatik aurrera
Non? GASTEIZEN (Landatxo kiroldegian - Alde Zaharra) 

Egitaraua: 

11.00: Harrera beroa (hamaiketakoaeta guzti)
11.30: Mintza probak
13.00: Araba Mintza-Kantuz kalejira
14.30: Bazkaria (babarrun jana, mundiala)*
16.30: "Araba Saltzen" lehiaketa
17.00: Dantzaldia "Fan&Go" taldearekin
19.30: Kalejira "Akelarre" txarangarekin 

 * Bazkari txartelak: 12 euro (Haurrak 6 euro)

Babarrun jana mundiala probatu nahi duzula? Idatzi zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz zure bazkari txartela eskuratzeko. Txartelak eskatzeko azken eguna: urriaren 15a