Kaixo gaztelagun!
Zarautzen egin
genuen surf ikastaroa gustoko izan zenuen? Bada, oraingoan, beste tailer
interesgarri batekin gatoz! Paddle Surf probatu nahi al duzu???
Gasteizko
Mintzalagunak, Gauekoak egitasmoarekin elkarlanean, URRIAren 5ean Paddle Surf
egitera eramango zaitu! Bwaters-eko esperientziadun begiraleek kirol berri hau
erakutsiko digute, non eta Bilboko itsasadarrean!! Aukera hau galduko duzu?
EKINTZA BERTAN BEHERA GERATU DA
Bilboko itsasadarra surfeatzean gain, bisita gidatua antolatu dute Itsas Museoan. Bertan surf taulen eboluzioaren erakusteka ikusteko parada izango dugu.
ZER? Paddle Surf
tailerra eta Itsas Museora bisita
NOIZ? Urriaren 5ean.
08.00etatik 16.00etara
*Autobusa Europa
Gizarte Etxetik aterako da goizeko 8etan eta 16.00etan irtengo da Bilbotik.
Prezioa: 20 euro
(autobusa, Paddle Surf tailerra eta Itsas Museoko sarrera)
**Baldintza bakarra:
30 urte baino gutxiago izatea (Gauekoak programarekin elkarlanean delako)
Izena emateko:
- Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, jaiotze data, NAN eta telefonoa zehaztuz.
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
- Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
