Kaixo mintzalagun!!
Zer moduz igaro duzue uda? Batzuek oraindik
oporretan egongo zarete... hala bada, aprobetxatu azken egunak!
Gasteizko Mintzalaguna, aldiz, bueltan da eta
2013/2014 ikasturteari gogoz ekiteko asmoarekin, gainera. Aurreko urteetan
bezala, Gasteizko Mintzalagunean parte hartzeko bi modu dituzue:
1. Iragan ikasturteko taldea mantendu nahi baduzue:
AURREMATRIKULAZIOA
- Zuen artean kontaktuan jarri eta 3/4 lagun jarraitzeko asmoa
baduzue lehenengo bileraren eguna, ordua eta lekua zehaztu.
- Teknikariokin kontaktuan jarri eta lehenengo bilera horren berri eman.
- Bileratik pasako gara izen emate fitxekin, aurrematrikulazio egiteko.
- Kontu korrontearen zenbakia emango dizuegu bileran, beraz 15€-ko
ordainketa egin (izen abizenak kontzeptuan jarri, mesedez) eta ikasturte
berriari ekiteko prest!!
2. Beste talde batean parte hartu NAHI baduzue: OHIKO
MATRIKULAZIOA
- Urriaren 1etik 21era
matrikulatzeko epe 'normala' izango da. Eskuorriak gizarte etxeetan, euskaltegietan, Hizkuntza Eskolan eta
interneten izango dituzue eskuragai.
- Fitxa bete eta aipatutako
lekuren batean utzi (ordainketaren ziurtagiriarekin batera).
- Gure deia jasoko duzue
talde proposamen batekin.