Hiri-ortu ekologikoak, bisita gidatua!!


Hainbat talderekin batera nekazaritza ekologikorako baratzeen eta espazioen sorreran lan egiten du Zadorra Fundazioak. Falerinako lorategian dagoen hiri-ortu ekologikoa bisitatuko dugu Zadorra Fundazioko aditu baten gidaritzapean.



Noiz? UZTAILAren 16an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan
Non? Falerinako lorategian (Hor Dago tabernaren goikaldean dagoen lorategian)

*18:50ean Falerina lorategiko atean elkartuko gara (Fray Zacarias Martinez kalea)

Ekintza doakoa da


Izena emateko:

  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzun jakiteko.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.