'Santa Maria Katedrala 1813. Fusiletatik eta baionetatik harago'
Aiztogile
kaletik abiatuko da bisita gidatua. Bertan, Frantziaren eta Espainiaren arteko
komunikazioetan Gasteizek nolako garrantzia zuen azalduko da eta
zergatik gertatu zen, hain zuzen ere, Gasteizen, Wellington dukeak
gidatutako indarren eta Frantziako ejertzitoaren arteko gudu
erabakigarria. Gainera, dorrera igoko gara. Ikuspegi pribilegiatu horretatik, begiz arakatuko ahal izango dugu guduaren eszenatokia.
Noiz?
- EKAINAren 27an, ostegunean, 11.00etan
- UZTAILAren 3an, asteazkenean, 18.30ean
Prezioa: 6,5 euro
Izena emateko azken eguna: EKAINAK 24
Izena emateko:
- Bidali mezu bat naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
- Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
