Noiz? EKAINAren 8an, larunbata
Non? Antoñanatik hasita, Araba Mendialdeko hainbat txokotatik igaroko gara.
Garraioa: Bakoitza bere kabuz. Hala ere, Gasteiztik kotxetan elkarrekin joaten saiatuko gara.
Prezioa: 25 euro (istripu asegurua eta gida zerbitzua) + 12 euro (bizikletaren alokairua egun osorako). BAKOITZAK BERE BIZIKLETA ERAMAN DEZAKE.
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 24, ostirala
Ibilbide gidatuen informazio gehiago hemen
Izena emateko:
- Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
- Bizikleta alokatu behar izango duzun, mendiko bizikletan eskarmentua (handia, ertaina edo txikia) eta kotxea eramateko aukera izango duzun ere zehaztu.
- Gutxienez, osatu beharreko taldea 8 lagunekoa izan behar da. Beraz, taldea atera dela ziurtatzen dugunean (beranduenez, maiatzaren 24an) gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
