- 800 gr. indar ertaineko irin
- 280 gr. ur
- 20 gr. olio
- 3 gr. legami fresko edo 1,5 gr. legami lehor
- 10 gr. gatz
Osagaiak oratu eta 200 gramoko bolak egingo ditugu. Bola horiek plastikozko ontzietan sartu, ondo itxi, hozkailuan sartu eta bertan gorde 24-48 orduz.
Orea egin ostean...
20-30 minutuz giro tenperaturan utziko dugu, bien bitartean, labea 208 gradutan edo gehieneko potentzian berotuko dugu.
Bola hartu eta, irinetan irauli ondoren, eskuekin poliki-poliki zabalduko dugu behin eta berriro, guk nahi dugun diametroa lortu arte.
Gustoko dituzun osagaiak bota eta labera!! ON EGIN!!
Mintzalagunok Artepanen egindako pizza ikastaroko argazkiak ikusteko... hemen