Ardo eta Txakolina dastatzea, 2en saioa

Lehenengo saioaren arrakasta ikusita... Ardo eta Txakolina dastatzea saioa berriro eskaintzea erabaki dugu. Lekua mugatua da, beraz, oraingoan ere... azkar ibili!!

Noiz? MAIATZAren 16an, ostegunean, 20.00etan
Non? ERREXALA elkartean (Aiztogile kalea 62)
Prezioa: 10 euro

Izena emateko:

  • Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.