Asteburu pasa Etxarlarren!!!


Etxalarko mintzapraktika barnetegiko asteburu pasak izan duen arrakasta ikusirik (dagoeneko beteta), bigarren asteburu bat antolatzeko aukera eman digute. 

Etxalarreko mintzapraktika barnetegian asteburuko plan ederra proposatzen dizuegu. Euskal Herriko hainbat herritako mintzalagunak eta berbalagunak ezagutzeaz gain, Bortzirietako herri eder hau  gozatzeko aukera izango dugu. Goazen!!!

Etxalar mintzapraktika barnetegia (bigarren asteburua)

Noiz? APIRILAren 20an eta 21ean (larunbat goizean heldu eta igande bazkalostera arte)
Non? Etxalarko mintzapraktikarako barnetegian
Prezioa? 55 euro (bi bazkari, afari bat, gosari bat, gaua, tailerrak eta ibilaldiak)
Garraioa? Bakoitzak bere kontura (Gasteiztik elkarrekin joaten saiatuko ginateke posible den heinean)

Izena emateko: bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izena-abizenak, emaila eta telefonoa zehaztuz. (izena emateko azken eguna: APIRILAK 7, IGANDEA) Ostean, gure mezu bat jasoko duzu oraindik lekurik dagoen konfirmatuz eta ordainketa zelan egin behar den azalduz.