Hamahiru lagun eta helburu bat: urte zaharrari agur esan eta urte berriari ongi etorria ematea Gorbeiaren puntan, giro ezin hobean eta lagun euskaldunez inguratuta.
"Gogoko tokian, aldaparik ez", dio esaera zaharrak. Eta halaxe izan zen, ia konturatu gabe, burdinezko gurutzea ikusten hasi ziren mintzalagunak. Lantzean behin, haize bolada bortitzak etortzen baziren ere, barrutik indarrak atera eta gailurreraino iritsi ziren...
Urtero jazotzen den bezala, abenduaren 31n Gorbeia mendian izaten den giroa ezin hobea da. Ehunaka lagun biltzen dira. Mendi puntan haize freskoa motxilan sartu eta indarberrituta jaisten gara guztiok urte berriari gogotsu aurre egiteko.
Eta indarrak errekuperatzeko, zer hobeto fundamentuzko hamaiketako bat baino? Horretan ere adituak direla erakutsi zuten mintzalagunek. Aterpean babestu eta jaitsi baino lehen, derrigorrezko geldialdia egin zuten...
Txorizoa, tortillak, urdaiazpikoa, ardoa, txokolatea... denetarik egon zen! Hamaiketakoa bukatu eta, berriro ere, tipi-tapa, etxeruntz abiatu ziren mintzalagunak!
Eskerrik asko eta datorren abenduaren 31ra arte!!

