Sagardotegi erraldoia!!! TXOTXXXX!!!

Sagardotegiarekin urtero izaten dugun hitzordua aurreratu egin zaigu aurten AEK-tik etorri zaigun eskaintza paregabea dela medio... urtarrilaren 26rako, larunbata, egun osoko plan izugarri batekin datorkizue Gasteizko Mintzalaguna.


Korrika 18k euskalduntzen ari diren milaka eta milaka ikasleak omenduko ditu aurten  Usurbilen egingo den txotx erraldoian!!
 
Sagardotegiko menu tradizionala egongo ez bada ere, giroa ezinhobea izango da eta Usurbilen egonda... sagardorik ez da faltako!!!




Noiz? URTARRILAren 26an, larunbatean

    Egun osoko plana:
  • Goizeko 11.30ean Luis Heinz kalean AUTOBUSA HARTU (Marianistas ikastetxearen aurrean)
  • 13:00etan Bertsolariak eta kupelen irekiera
  • 14:30ean pintxoak
  • 16:30ean ekitaldi nagusia
  • 18:00etan erromeria
  • 21:00etan ESNE BELTZAren kontzertua
  • 22:30ean Gasteizera bueltatzeko autobusa hartu


AEK-ek beste autobus batzuk antolatuko ditu Gasteiztik eta beranduago bueltatzeko asmoa dute (00.00ak aldera edo). * Beranduago bueltatu nahi baduzue zuzenean AEKko euskaltegiren batean hartu behar duzue txartela.


Prezioa: 10 euro (autobusa, bazkaria, kontzertua... DENA BARNE!!!)

Izena emateko:  mezua bidali zurine@gasteizkomintzalaguna.com edo naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbideetara zuen izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz. Gure konfirmazio-erantzunaren ostean, Gasteizko Mintzalagunaren kontu korrontean egin beharko duzue ordainketa URTARRILAREN 22a baino lehen.

*ADI!! Behin dirua sartuta, ez zaio inori itzuliko/ Baten batek bueltako autobusa ez hartzea erabakitzen badu abisatzea eskertuko genuke.