Ikus-Entzunezko Emanaldia, urtarrilak 16

15 urte
2 gurpil
90 herri
5 kontinente
182.000 kilometro

Lorenzo Rojo 1997az geroztik, munduan barrena bizikletaz dabilen bidaiari gasteiztarra da. Hamabost urte hauetan ezagutu eta sentitu duenaz arituko da datorren urtarrilaren 16an. Gasteizko Mintzalagunentzat ikus-entzunezko emanaldi bat prestatu du. Ez galdu aukera!!



  "MUNDUAN BARRENA BIZIKLETAZ"
Lorenzo Rojo

Noiz? Urtarrilak 16, asteazkena 20:00etan
Non? Hala Bedi tabernan
 
Lorenzo Rojo: "Malawin irakurri nuenez, hango esaera zahar batek honela dio: “Bizikleta bat daukan gizona aberatsa da”. Mundu honetan non "edukitzea/ez edukitzea" gure buruaren definizio lehena bilakatu zaigun bizikleta batek aberastasunaren beste ikuspegi bat eskaini ahal digu: sinplizitatearen eta gure altxorrik handiena den askatasunaren aberastasuna..."

www.munduanbarrena.blogspot.com 

Eta gure bidaiaria ezagutzen joateko... hona hemen www.hirinet.net atarian argitaratutako elkarrizketa!