Bada, azkenean heldu zen denok
espero genuen emanaldia, Lorenzo Rojo bidaiari gasteiztarrarena, hain zuzen
ere.
Hamabost urtez bi gurpilen
gainean, ia gelditzeko astirik gabe, munduan barrena ibili ostean, Hala Bedi
tabernan izan genuen Lontxo abenturazalea, bere argazkiak eta esperientziak
mintzalagunekin zein asteazken arratsalde euritsu honetan alde zaharreraino
gerturatu ziren beste hainbat lagunekin partekatzen.
Bizikleta bat duen heinean, gizon
aberatsa sentizen da Lontxo. Halaxe adierazi ohi du behin baino gehiagotan. Munduko
hamaika herrialde ezagutu baditu ere, entzuleen harridurarako, inoiz ez du
luzaroan bertan geratzeko premiarik sentitu. Bakardadeaz ere galdegin zioten
diapositibak bukatu eta galderen txanda zabaldu bezain laster. Lontxok
bizikleta lagun izanda eta bidean lagun handiak aurkituta horrekin tematzen ez
dela azaldu zuen.
Momentuz, sustraiak botatzeko
asmo handirik ez du gure bidaiariak, izan ere, hemendik eta hilabete gutxira, Seattlen (AEB) ondo zaintzen ari dioten bidaia-laguna hartu eta abian izango
da berriro ere. Hurrengo helmuga... Asia. Bitartean, gu hemen izango gara,
bere azkeneko bizipenak kontatzera noiz etorriko zain.
Eskerrik asko Lontxo gurekin
egoteagatik, baita Hala Bedi tabernako lagunei Mintzalagunei leku aparta
eskaintzeagatik!
Lorenzo Rojo: "Bizikleta batek aberastasunaren beste ikuspegi bat eskaini ahal digu: sinplizitatearen eta gure altxorrik handiena den askatasunaren aberastasuna..."


