Urte amaiera... mendi puntan!!!

 Gasteizko Mintzalagunean tradizioa bihurtu nahi dugu urteko azken egunean Gorbeiaren puntan urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria ematea; gabon zaharreko afaria gosez harrapatzeko …  Zatoz!!!
     
GORBEIA MENDIRA IRTEERA

Noiz? Abenduak 31, astelehena goizeko 8:00etan
Non? MENDIZORROTZAko  aparkalekuan 

(Beti Jai frontoien aurrean)*

*Dinamizatzaileok kotxe pare bat eramango dugu; animatzen zaretenon arabera kotxeak antolatu behar dira. Beraz, etortzekoak bazarete bidali mezu bat zuen izen-abizenak, telefonoa eta kotxea eramateko aukerarik izango duzuen zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera.

Besterik gabe, eguberri on eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu Gasteizko Mintzalagunetik!!