2012/2013 ikasturtea
- Izena emateko epea: Urriaren 1etik 15era.
- Nola matrikulatu: Izena-emateko fitxa bete behar duzu eta urteko kuota, 15 euro, ordaindu Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) kontu korronte honetan zure izen-abizenak zehaztuz.
- 3035 0080 90 0800061384
- Izena-emateko fitxak:
*Fitxa beste ostean urteko kuotaren ordainagiria ondorengo helbideetara bidali:
zurine@gasteizkomintzalaguna.com
Paperezko izena-emateko fitxak: Urriaren 1etik aurrera ondorengo tokietan aurkituko dituzu:
- Mintzalagunaren izen-emate fitxak: Gizarte-etxeak, AEK, IKA, Udaberria eta Hegoalde euskaltegiak, Mondragon Lingua, Bai & By, Hizkuntza Eskola, Euskharan Kultur Elkartea (Amaia egoitza, Benito Perez Galdós plaza) eta Mintzalagunaren bulegoa (Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea, Panama kalea 14, C eraikina 1.1 bulegoa)- Gurasolagunaren izen-emate fitxak: Gizarte-etxeak, ikastetxe parte hartzaileak, Denon Eskola eta Mintzalagunaren bulegoa (Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea, Panama kalea 14, C eraikina 1.1 bulegoa)
*Fitxa ordainagiriarekin batera aipatutako edozein tokitan aurkeztu behar duzu.
(Ez da ordainagiririk gabeko fitxarik onartuko)
(Ez da ordainagiririk gabeko fitxarik onartuko)
*Oso garrantzitsua da zein ordutegitan bil zaitezkeen ondo zehaztea.
*Parte hartzeko baldintzak:
*Parte hartzeko baldintzak:
- Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar duzu (Euskaltegiko 6. urratsa edo baliokidea)
- Salbuespenak salbuespen, astean behin biltzeko konpromiso serioa hartzea ezinbestekoa da.