BUELTAN GARA!!

Udako oporrak amaitu egin zaizkigu mintzalagunoi eta pilak guztiz beteta bueltan gara ikasturte berri honetan!!

Matrikula berrien epea urriaren 1ean hasiko da, data hurbildu ahala informazio gehiago emango dugu eta ohiko lekuetan topatuko dituzue esku-orriak.

Zuen betiko taldea mantendu nahi duzuenokin laster jarriko gara kontaktuan lehenbailehen taldea martxan jartzeko.

Bitartean, oporretako argazkiak erakusteko eta besteoi inbidia emateko HIRINETek antolatutako Udako Argazki Lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu! Epea irailaren 6an amaitzen da, azkar ibili!!