NAFARROAREN DESKONKISTA hitzaldia

Maiatzaren 24ra bitartean "Gartxot, konkista aitzineko konkista" filmea ikusgai egongo da Florida zinemetan, Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena betezen dela eta.

Asisko Urmeneta marrazkilari nafarrak "Nafarroaren Deskonkista" izenburuko hitzaldia emango du Gasteizko Montehermoso aretoan Gartxoten garaiak Nafarroako Konkistan izan zuen garrantziaren gainean.
'Gartxot' filmaren gidoia idazteko prozesuan, dokumentazio ugari eta interesgarria bildu zuten Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeña gidoilariek.
XII. mendearen hasieran Nafarroan gertatu ziren aldaketa eta mugimenduek konkistarekin duten loturaz dihardu hitzaldiak. Arturo Campionek 1110. urtean eta Orreagan kokatu zuen Gartxoten kondaira, eta ez lekua eta ez garaia ez dira kasualitatea, azpimarratzen dute autoreek.

Hizlaria: ASISKO URMENETA
Noiz: MAIATZAREN 16, asteazkena, 19:00etan
Non: MONTEHERMOSO kulturunean
Sarrea librea

Antolatzaileak: GEU elkartea eta Gasteizko Mintzalaguna
Laguntzaileak: Montehermoso kulturunea eta Gasteizko Udala