Begoña Martin mintzalagunak gomendio oso interesgarria egin digu; Euskadi Irratiko AMARAUNA saioa , belarria euskarara ohitzeko guztiz erabilgarria. Irrati saio hau asteburu eta jaiegun goizetan emititzen da, bitartean hemen dituzue audio batzuk:
Kaleko artea eta bere bilakaera
00:12:12
2012-MAR.-04
Kaleko arteari eta graffitiei buruz hizketan
aritu gara gaur Haizea Barcenilla arte komisarioarekin. Bansky,
Dizebi... hainbat artisten ibilbidea eta lanak ere aipatu dizkigu,
besteak beste.
00:17:34
2012-MAR.-04
Aranzadi
zientzia elkarteko Juantxo Agirre Amaiurko gaztelua zegoeneko eremua industen
ari da. Bide batez, aurten Nafarroako erreinuak independentzia galdu zueneko 5.
mendeurrena beteko da. Hori dela eta, Amaiurren ikuskizun berezia prestatzen
ari dira. Horri buruzko informazioa bildu du Edurne Ayuso lankideak.
Mintzalagunak ingelesez eta frantsesez
Mintzalagunak ingelesez eta frantsesez
00:08:08
2012-OTS.-19
Hizkuntzak praktikatzeko asmoz, mintzaira
taldeak antolatzen hasi dira Zarautzen. Arantxa Aldalur dugu ekimen
honen sortzailea. Berak eman dizkigu azalpenak.
Zenbat aldatu da ligoteoa sarean?
00:33:46
2012-OTS.-19
Kaixomaitia.com webguneak bere 5. urtebetetzea
ospatu du aste honetan. Aitzakia horrekin, harreman sozialak lantzen
dituzten webguneak /programak aztertu ditugu.
Irratsaioan landutako gai gehiago HEMEN