Mintza-txotx! Martxoaren 17an Astigarragara!

MINTZA-TXOTX
Gasteizko Mintzalagunak sagardotegira!!

Noiz? MARTXOAK 17, LARUNBATA

Egun osoko plana:

  • Irteera: Goizeko 11.00etan Europa Jauregian hartuko dugu autobusa eta 12.30ean Astigarragara helduko gara…
  • Bazkaria: 14.00etan AGINAGA SAGARDOTEGIAN
  • Menua: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia, intxaurrak, gazta, irasagarra eta kafea.
  • Bazkalostean Hernanira eramango gaitu autobusak...
  • Itzuli: 21.00etan Gasteizera buelta (22:00ak inguru Europa Jauregian)

Prezioa: 40 euro (autobusa + menua)

MINTZA-TXOTXean izena emateko:
mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera mezu bat idatzi OTSAILAren 29 baino lehen zuen izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.

Gure konfirmazio-erantzunaren ostean, Gasteizko Mintzalagunaren kontu korrontean egin beharko duzu ordainketa  MARTXOAren 9a baino lehen.

ADI!!
Behin dirua sartuta, ez zaio inori itzuliko.
Baten batek bueltako autobusa ez hartzea erabakitzen badu abisatzea eskertuko genuke.