Krisi garaiari aurre egiteko trukearen ideia berreskuratu nahi dugu Gasteizko Mintzalagunean. Zuen ezagutza, gaitasun edota trebezia partekatzea proposatzen dizuegu ikastaroak, bisita gidatuak edota hitzaldiak antolatze aldera.
Mintza-trukea
Bisita bereziren bat gidatuko zenuke?? Zure errezeta kuttuna mintzalagunekin konpartitu nahi? Hitzalditxo bat ematera animatzen zara?? Zure azken bidaiako argazkiak partekatzera ausartzen zara??
Horrela bada, esaiguzu zer beharko zenuke eta egoki ikusten badugu zurekin batera antolatuko dugu!!! Animatu!! Bidali email bat mintzalagun@gmail.com helbidera hurrengo informazioa zehaztuz:
Ikastaro mota:
Parte-hartzaile kopuru egokia:
Toki aproposa:
Zer beharko zenuke?