Euskara pil-pil erara, SUKALDARITZA IKASTAROA

Urte berriarekin batera Gasteizko Mintzalagunak antolatutako sukaldaritza ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroak lau saio izango ditu: helduentzako bi saio eta familientzako (umeak protagonistak) beste bi saio.
* Pertsona bakoitzak saio batean bakarrik eman dezake izena.

"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa
  • Lehenengo saioa: URTARRILAK 18, ASTEAZKENA, 19.00 - 21.30 (helduentzako saioa) Betiko platerrak: zurrukutuna (bakailaoa baratxuri saltsan)
  • Bigarren saioa: URTARRILAK 25, ASTEAZKENA, 18.00 - 20.30 (familientzako saioa) Arrautzopil desberdinak (tomatea, urdaiazpikoa, gazta, odolkia, tipula...)
  • Hirugarren saioa: URTARRILAK 30, ASTELEHENA, 19.00 - 21.30 (helduentzako saioa) Pintxoak (beroa, hotza eta krema)
  • Laugarren saioa: OTSAILAK 6, ASTELEHENA, 18.00 - 20.30 (familientzako saioa) Sumendiak patata-harriarekin
Saio guztiak ERREXALA ELKARTEAN izango dira (Aiztogile kalea 62)

Prezioa: 
  • mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€ 
  • umeek: 5€
  • beste guztiek: 10€
Izena ematekoa: mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera idatzi zuen izen-abizenak, telefonoa eta aukeratutako saioa zehaztuz. (Gure konfirmazio-erantzunaren ostean Gasteizko Mintzalagunaren kontu korrontean egin beharko duzue ordainketa)

Eraman beharrekoak: amantala, gosea eta ondo pasatzeko gogoa!!