2009ko udan lau lagun elkartu ziren bi abesti sortzeko asmoz, baina egindakoak sortarazitako sirokoak SIROKA musika taldearen sorrera ekarri zuen. Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) beste musika taldeetan ibilitakoak dira. Proiektu honetan rocka dute oinarri: ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitateari begiak itxi gabe, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinek gidatzen dute Siroka. SIROKA, kontzertuan
Noiz? ABENDUAK 27, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan
Antolakuntza: GEU elkartea