"Gure bizikletak hartu eta Asiako Sri Lanka herrialdea ezagutu dugu uda honetan. Kontrastez beteriko herrialdea aurkitu dugu: zingalesen tenplu budistak eta tamilen tenplu hinduak. Hondartza amaigabeak eta teak estalitako mendi eta bailarak. Mendialdeko emakumeak tea jasotzen eta kostaldeko gizonak arrantza egiten. Bizikletaz kilometroak erraz egiteko kostaldeko lautadak eta mendialdeko aldapa gogorrak. Denak herrialde berean, denak zoragarri."
Honela mintzo dira abentura eder honetako protagonistak. Bizitako esperientzia ahaztezina azaroaren 15ean partekatuko dute Gasteizko Mintzalagunekin eta Parral tabernara hurbiltzen zareten guztiekin. Entzun eta gozatu!!!


