Euskararen astearen testuinguruan, euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin euskaraz soilik mintzatzeko gunea jarriko du Bai euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.
Azaroaren 28an Foru plazan kokatuko den karpara gerturatu nahi duen orok ateak irekita izango ditu mintzapraktika euskaraz egiteko. Saio bakoitzean, orotara, 120en bat pertsonek hartuko dute parte. Lau laguneko taldetan banatuta, 15 minutuko mintzapraktikak egingo dituzte parte-hartzaileek eta denbora tarte horretan hiru gairen (Gasteiz Green Capital, teknologia berrien eragina gizartean, eta euskaraz bizi) inguruan hitz egingo dute euskara hutsean euren iritziak konpartitu eta hizkuntza praktikatzeko asmoz.
Gasteizen egingo diren mintzodromo hauek, Ziurtagiriaren Elkartea bultzatzen ari den “Bai Euskarari, Urrats Biziak” ekimenaren barruan kokatzen dira. Ekimen honek bizitzaren arlo guztietan, baina bereziki arlo sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioaren alde urratsak emateko helburua du.
Mintzodromoa Gasteizen
Noiz? Azaroak 28, astelehena
*10:00-11:30 eta 15:00etan ikasle gazteei zuzendua
*18:00etan adin guztietako lagunentzat
*10:00-11:30 eta 15:00etan ikasle gazteei zuzendua
*18:00etan adin guztietako lagunentzat
Non? Gasteizko Foru plazan
Parte hartzeko: Idatzi "info@baieuskarari.org" helbidera zure izen-abizenak, e-posta eta telefonoa zehaztuz.
Solastu zaitez euskaraz!
