Mintzalagunak 5 urte betetzen dituen honetan gogoz ekin dio ikasturte berriari. Betiko mintzalagunei eta kide berriei ongi etorria emateko Bibat museoa izan genuen topaleku azaroaren 3an.
Bertan jende andana bildu ginen eta ezin hobeto pasa genuen.
Gasteizen lehen aldiz euskaraz egin den antzerki match-ean barreak izan ziren nagusi. 8 aktore, bi ekipo, gai anitz, ikusmina... eta giroa itzela!
Inprobisazio guztiak: HemenMatch-aren ostean energia berreskuratzeko zizka-mizka gozoak dastazeko aukera izan genuen!
Zuetako askok ezin gusturago ibili zineten Mintzalawood munduan!
Argazki guztiak: Hemen
Guztia gutxi da aurten izena eman duzuen 600 mintzalagunei ongi etorririk beroena emateko...
ONGI ETORRI MINTZALAGUN!!