Mohamed Xukri 11 urte zituela Rifeko jaioterritik Tangerrera emigratu behar izan zuen bere familiarekin. Haurtzaroa bertako kaleetan, miseria gorriaren garaian lan xumeak eginez eta bizimodua nola edo hala ateraz bizi izan zuen, gosea, indarkeria, prostituzioa eta drogazaleen giroan. Hogei urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten, kartzelan lehenik eta Laraxen handik atera zenean.
Are ogi hutsa, tartean ezertxo ere ez zuena, nekez lor zitekeen garaiak ekartzen ditu gogora bere liburu aztoragarri bezain gordin honetan.
Gasteizko Irakurle Kluba: OGI HUTSA, Mohamed Xukri
Itzultzailea: Arantzazu Royo
Noiz? Azaroak 24, osteguna, 20.00etan
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Gasteizko Irakurle Kluba 2011/2012 egitaraua: HEMEN