2012an euskara bidelagun!!

Urtea amaitzear den  honetan 2012. urteko egutegiak kaleratu ditu Gasteizko Mintzalagunak. GEU elkartearekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzeko mezua zabaltzea eta diru ekarpen xumea baina garrantzitsua lortzea dugu helburu. 
Egutegiak euro batean daude salgai eta zuen laguntza eskertuko genuke errazago saltzeko. Egutegiekin batera Gasteizko Mintzalaguneko kamiseta dotorea erosteko aukera ere  duzue, Olentzero opari bikaina!!





Egutegien banaketa, nola??

Mintzalagunek 5/10 egutegi erosi (momentuan ordaindu beharko lirateke) eta lagunartean saltzen saiatzea proposatzen dizuegu.

Egutegiak eta kamisetak non eta noiz jaso daitezke?
  • Azaroak 28, astelehena, 18.00 – 19.00, Foru plazan antolatu den MINTZODROMOAN
  • Abenduak 3, larunbata, 11.00 – 14.00, Erregearen atean (Alde Zaharreko azoka)
  • Goizez Gasteizko Mintzalagunaren bulegoan (Pedro Asua 2,  3. Solairua. Seminarioan)
2012an ere euskara bidelagun!!