ONGI ETORRI mintzalagun!!!

Fitxak gora eta fitxak behera... Lagun andanak eman duzue izena Gasteizko Mintzalagunean, guztioi ONGI ETORRI eta MILA ESKER!

Matrikula epea amaituta,  dagoeneko taldeak sortzeari ekin diogu beraz hurrengo egunotan zein talde egokitu zaizuen jakinaraziko dizuegu. Lasai egon oraindik zuekin harremanetan jarri ez bagara, laster gure berri izango duzue eta! 

Bitartean ikasturte berriari hasiera emango dion aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan elkar ezagutzeko aukera izango dugu giro euskaldun, atsegin eta alaiaz gozatuz!

11/12 IKASTURTEKO AURKEZPEN EKITALDIA

Noiz? Azaroak 3, osteguna, 20:00etan
Non? Bibat museoa (Aiztogile kalea 54)
Zer?
*2011/2012 ikasturtearen nondik norakoak
*5. urteurrena ospatzeko emanaldi berezi zein zoroa
*Zizka-mizkak

Bertan, aurten sortu dugun kamiseta dotorea eskuratzeko aukera izango duzue 12€ren truke.

Honez gain, aurten ere Gasteizko Mintzalaguneko partaideek BERRIAko asteburuko harpidetzan %75eko deskontua izango duzue. Eskaintza aprobetxatzeko "mintzalagun@gmail.com" helbidera  idatzi beharko zenukete BERRIAko harpidetza egin nahi duzuela zehaztuz.

Gogoan izan gainera Gasteizko Euskararen Agendarren bitartez Gasteizen euskaraz antolatzen den guztiaren berri izan dezakezuela.

Aurkezpen ekitaldian elkar ezagutzea espero dugu!
ONGI ETORRI mintzalagun eta laster arte!!