Gasteizko, Lautadako eta Aiarako mintzalagunekin bat eginez, Mintzalaguna egitasmoa Zuiara, Arabako Errioxara eta Mendialdera hedatuko da aurten.
Jaio berri diren egitasmoetan parte hartu nahi dutenek haien herriko kultur etxera edo udaletxera jo beharko dute izena ematera. Izena-emateko epea irailaren 19tik urriaren 14ra bitartekoa izango da. Gasteizko mintzalaguneko matrikula epea urriaren 3an zabalduko da.
Iaz Araban 900 lagunek hartu genuen parte Mintzalagunean, Euskal Herri mailan 4.500 izan ginen.
Tipi-tapa-tipi-tapa mintzalagunak ugaritzen goaz!