Mintzalagun aspaldiko! Ikasturte berrian murgildurik gaude dagoeneko. Lana, ikasketak, ikastaroak... dena hasita dago edo hastear da baita Mintzalaguna ere gure euskara kuttunari bultzada handia emateko!
Aurten izena emateko epea urriaren 3tik 15era bitartekoa izango da eta urteko kuota 12 eurokoa. Data hurbiltzen den heinean zehaztasun gehiago emango dizkizuegu matrikula nola egin behar duzuen jakin dezazuen.
Gasteizko Mintzalaguna martxan da guztion artean euskararen aldeko ikasturte bero-beroa bizi dezagun!