Gasteizko Mintzalaguneko laugarren ikasturtea amaitzear dagoen honetan...
Asko dugu OSPATZEKO!!!
2010/2011 ikasturtean 600 mintzalagun baino gehiago izan garela ospatu nahi dugu!
Gasteizko taberna, kale eta hainbat txokotan astero astero euskaraz aritzeko 80 talde inguru bildu garela ospatu nahi dugu!
Antolatutako 20 bat ekintza osagarrietan parte hartzea eta giroa ezin hobea izan dela ospatu nahi dugu!
Irudi fresko freskoa dugula ere ospatu nahi dugu!
Eta batez ere, poliki-poliki baina etenik gabe guztion artean Gasteiz euskalduntzen ari garela ospatu nahi dugu!
Ospatzeko asko dugulako egin genuen bat Mintza-jaian!
Bertan, logo lehiaketara aurkeztutako irudiak bozkatzeko aukera izan genuen eta mintzalagunek prestatutako zizka-mizka goxoak jan genituen! Mila esker sukaldari fin horiek!Gainera, mintza-sariak banatu eta jaso genituen! Mintzalagun...
Ausartenak! Txintxoenak! Sukaldaririk onenak! Super-mintzalaguntzaileak! Saltseroenak!
Gurean denetarik dugu!!



Eta mintza-karaoke mundialean kanturako dugun (edo ez dugun??) dohaiana erakutsi genuen!
Ostean benetan ondo kantatzen dutenei eman genien mikroa, Arramazka taldeko lagunei, baina kostatata, ez pentsa!!
Zuoi guztioi mila esker mintzalagun izateagatik!! Segi tinko egunero euskararen alde!
Uda on-ona pasa eta datorren ikasturtera arte!!
Argazki guztiak: Hemen








