![]() |
| kartela deskargatzeko HEMEN |
Ikasturtea amaitzear dagoen honetan ezin dugu galdu zuekin ospatzeko aukera. Uztailaren 8an (ostirala) Gasteizko Gaztetxean MINTZA JAIA antolatuko dugu eta, noski, gonbidatuta zaude!
MINTZA JAIA
Gasteizko Mintzalagunen ikasturte amaierako jaia
UZTAILAK 8, OSTIRALA, 20.00etan
GASTEIZKO GAZTETXEAN
Egitaraua:
- Zizka-mizkak
- Karaokea (aberasli finak zaretela erakusteko prest?)
- Logo lehiaketa: FINALA
- Sopresa!!
- KONTZERTUA: ARRAMAZKA (www.arramazka.com)
Sarrerak: 4 € (egunean bertan salgai)
Horrelako jai bat antolatzeko zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Aurrekoetan bezala, antolakuntza parte hartze txikien bitartez kudeatzea da oraingoan ere gure proposamena:
Mintza-jaian laguntzaile/boluntarioen eginkizunak:
- Zizka-mizkak / pintxoak. Sukaldean zuen burua artistatzat duzuenok orain duzue trebezi hori erakusteko aukera!! Animatzen bazara mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera idatzi zer/zenbat egingo duzun zehaztuz.
- Sarreren salmenta. Ordu beteko turnoak (20.00 - 21.00 / 21.00 - 22.00 / 22.00 - 23.00)
- Barran tabernari lanak. Bi orduko turnoak (20.00 - 22.00 / 22.00 - 24.00 / 24.00 - 2.00 / 2.00 - amaiera)
- Garbiketa: 2.30 / 3.00etatik aurrera)
Laguntzera animatzen bazara mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera mezu bat bidali zertan parte hartu nahi duzun zehaztuz.
Zure partaidetza (eta zure lagunena ere...)
izugarri eskertuko dugu!!!
