Gurasolagunen ikasturtea amaitzeko zorian dagoenean, amaiera alai eta koloretsua prest dugu!
Izan ere, XVI Nazioarteko Jolas Jaialdiarekin bat egin dugu eta etxeko txikiek eta helduek elkarrekin gozatzeko jolas ezin baino dibertigarriagoa antolatu dugu!
Hainbat proba gaindituz, Skrabble erraldoia (letra-zopa moduko bat) osatzean datza erronka. Taldeka hainbat letra eskuratu beharko dituzue eurekin esaldi eder bat osatzeko. Horretarako bete betean euskal kulturan murgildu beharko zarete eta, besteak beste, euskal dantzetan, kantuan edo herri kiroletan duzuen trebezia erakutsi!
SKRABLE ERRALDOIA:
Noiz? Ekainak 22, asteazkena 19:00etatik 20:30etara.
Non? Aihotz (Matxete) plazan
Ausartzen?? Noski baietz!!
Erakuts diezaiogun Gasteizko hiriari mintzalagun eta gurasolagunen ahalmena!
